2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, 3 kontu-hartzaile ordezkari lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia bete gabetzat jotzea
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak, 2019ko maiatzaren 30 ean, honako hau ebatzi du:
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2019ko apirilaren 8an emandako ebazpen bidez onetsi zuen Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 3 kontu-hartzaile ordezkari lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina 2019ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2koan, argitaratu baitzen. Ez baita eskaerak aurkezteko epearen barruan izangairik aurkeztu, deialdia bete gabetzat jotzea.
Iruñean, 2019ko maiatzaren 30ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L1907966