2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLTZA ZENDEA
2019ko lan publikoaren eskaintza
Honen bidez aditzera ematen da ezen Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 23an egindako bilkuran, erabaki bat hartu zuela, xedapen zatian hau dioena:
Lehena: onestea Oltza Zendeako Udalaren lan publikoaren 2019ko eskaintza, honako lanpostu hauek dituena, ordezte-tasaren kargura:
LANPOSTUAREN IZENA | LANPOSTU KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | SARBIDEA | NAHITAEZKOA/MEREZIMENDUA | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA | BETETZEKO AURREIKUSPENA |
Zerbitzu anitzak - Lorezaintza (hutsik) | 1 | LKF | D | OL | Merezimendua | B1 | 2020 |
Araubide juridikoa: F = Funtzionarioa. LKF = Lan-kontratudun finkoa. | Sarbidea: OL = Oposizio-lehiaketa. |
Bigarrena: lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, denek jakin dezaten eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.
Hirugarrena: erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara: a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Oltza Zendean, 2019ko maiatzaren 29an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1907530