116. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

259E/2019 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, ingurumen-txosten estrategikoa egiten duena honi buruz: Erriberriko Udal Planaren egiturazko aldaketa: 58-3 artikuluaren aldaketa. Erriberriko Udala da sustatzailea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. eta 6. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Aldaketak Udalaren hasiera bateko onespena du, 2018ko abuztuaren 24an egindako osoko bilkuran emana. Gero, jendaurrean egoteko epe bat ireki zen iragarki bat argitaratuz 2018ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 14koan. Epe horretan, ez da ingurumenari buruzko alegaziorik jaso.

Udal planaren aldaketak xedetzat du determinazio batzuk sartzea nekazaritzako biltegiak lurzoru urbanizaezinean kokatzea arautzen duten baldintza partikularretan. Hortaz, aldaketaren esparruak lurzoru urbanizaezin guztiari eragiten dio. Horretarako, hirigintzako araudiaren 58.3 artikulua aldatu da, honela: biltegiak arre-koloreko teila imitatzen duen material batekin estaltzeko aukera gehitzen da, nekazaritzako nabeak mendi-bizkarretan, muinoetan, goraguneetan, toki garaietan kokatzea mugatzen da (toki bereziak ez direnak), eta distantziei dagokienez, ezartzen da ezin izanen dela nekazaritzako naberik kokatu errepide ertzetik 50 metrora baino gutxiagora, eta hiri-lurzoru edo lurzoru urbanizagarriaren eta N-121 errepidearen artean, distantzia 900 metrokoa izaten ahalko dela.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egindako txostenean adierazi du ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura egin dela, eta aldeko txostena eman du.

Ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuko prozedura egoki bete dela kontuan harturik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Ez jartzea ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura arruntaren menpe “Erriberriko Udal Planaren egiturazko aldaketa: 58-3 artikuluaren aldaketa”, Erriberriko Udalak sustatutakoa, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen V. eranskinean ezarritako irizpideei jarraikiz.

2. Aldeko ingurumen-txosten estrategikoa ematea “Erriberriko Udal Planaren egiturazko aldaketa: 58-3 artikuluaren aldaketa” izenekoari, ingurumenean ondorio nabarmenik ez duelakoan.

3. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluan aurreikusten denari jarraikiz, ingurumen txosten estrategikoaren aurka ezinen da errekurtsorik jarri, deusetan galarazi gabe plan orokorraren egiturazko aldaketa onetsi zuen xedapen orokorraren aurka auzibidean jar daitezkeen errekurtsoak, edota Erriberriko Plan Orokorraren egiturazko aldaketa onesteko egintzaren aurka administrazio bidean jar daitezkeenak.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Erriberriko Udalari eta Hirigintza Atalari jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 6an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1906241