114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-lurreko ondasunen gaineko 2019ko lehen seihilekoaren kontribuzioa eta landa-lurreko ondasunen gaineko 2019koa borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2019ko uztailaren 1ean bukatuko dela honako zerga hauei dagozkien kuotak borondatez ordaintzeko epea: hiri-lurreko ondasunen gaineko 2019ko lehen seihilekoaren kontribuzioa eta 2019ko landa-lurreko ondasunen gainekoa.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko uztailaren 1ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Zizur Nagusian, 2019ko apirilaren 23an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1907091