2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIORDIA
Jabari publikoko ondasunen desafektazioa. Hasierako onespena
Ziordiko Udalak, 2019ko maiatzaren 22an egin bilkuran, legez eskatzen den quoruma zuela eta gehiengo osoz, hasiera batean onetsi zuen jabari publikoko ondasun honen desafektazio espedientea:
–Auzezkuko bidearen zatia. Mugakideak: hegoaldean, Lurzati berrantolamenduko plano orokorreko 179. finka; iparraldean, Lurzati berrantolamenduko plano orokorreko 167. eta 168. lurzatiak.
Desafektazioaren xedea da ondoren saltzea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.
Ziordian, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Bengoetxea Morante.
Iragarkiaren kodea: L1907098