114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2019ko maiatzaren 20an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aurrekontua behin betikoz onetsirik geldituko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Valtierran, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1907382