114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2019ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran eta udalbatzako kideen legezko gehiengo osoarekin, erabaki zuen hasiera batean onestea 1/2019 aurrekontu-aldaketaren espedientea, kreditu berezia eta kreditu-gehigarria gaitzeko. Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 3an), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen, argitaratu zeneko egunetik hasita; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak. Jendaurreko epe horretan ez da espedientearen gaineko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe behin betiko onetsi da.

Hona hemen aldaketaren testua:

–Gastuetako partida hau handitzea:

Partida: “Maileguaren amortizazioa (berria)”.

Zenbakia: 0110 9130002.

Oraingo zenbatekoa: 52.226,70 euro.

Gehikuntza: 212.124,31 euro.

Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 264.351,01 euro.

–Finantzabideak:

Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida berri hauek sortuz:

Partida: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”.

Zenbakia: 1-870.

Zenbatekoa: 212.124,31 euro.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko maiatzaren 27an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1907395