2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE-ARAKIL
1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1.–Kreditu-gehigarria, honako partida honetan:
1533 2100002 Kale eta berdeguneen mantentze-lanak 22.393,10 euro.
2.–Finantzatuko duen partida:
87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako 7.393,10 euro.
Uharte-Arakilen, 2019ko ekainaren 6an.–Alkatea, Juan Sainz Betelu.
Iragarkiaren kodea: L1907842