2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Udalkideen ordainsariak
Tuterako Udalak, 2019ko maiatzaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, honako hau dioena xedapen zatian:
“1.–Alkatetza: 48.890,04 euro ezartzen dira ordainsari gordin gisa (A mailako oinarrizko soldata gehi %82,21, lanpostuagatik), alkatearen dedikazio esklusiboagatik. Udalaren Erregelamendu organikoaren 8.4 artikuluari jarraikiz, ezin izanen du hartu beste inolako ordainsaririk, kargua dela-eta jaso lezakeenik dedikazioagatik edo bilkuretara joateagatik, hori Tuterako Udalak hartuko baitu; Diruzaintzan sartuko zaio.
2.–Delegazio orokorra duten zinegotziak eta Tutera-Kultura enpresa entitate publikoko burua: dedikazio partzialeko araubidearen arabera ariko dira karguan, astean 20 orduz, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrean alta emanda eta Udalak dagokion enpresa kuota ordainduta. Urteko ordainsari gordina 20.359,46 eurokoa izanen da, hamabi alditan ordaindua.
Dedikazio partzialeko zinegotziak eta Tutera-Kultura EEPko burua ordezten dituzten zinegotziek izanen dituzte araubide bera eta dedikazio partzialeko baldintza berak, haiek lanerako ezintasun iragankorrean daudenean, arriskuko haurdunaldiagatik, haurdunaldian arriskua izateagatik, amatasun bajagatik edo iraupen luzeko beste edozein arrazoirengatik.
3.–Gainerako zinegotziek hilero asistentziak jasoko dituzte kide diren organo kolegiatuen bilkuretan parte hartzeagatik, honako zenbateko hauetan ezartzen diren gehieneko mugekin:
–Udalaren osoko bilkura: 168,87 euro.
–Tokiko Gobernu Batzarra 101,31 euro.
–Informazio batzordeak: 101,31 euro.
–Erakunde autonomoetako Gobernu Batzarra: 101,31 euro.
–Bestelako organo kolegiatuak: 84,43 euro.
Honako hau da asistentziagatik hilean gehienez kobratzen ahal dena:
–Eskuordetza bereziko zinegotziak: 966,24 euro.
–Eskuordetza orokorreko zinegotzia, dedikazio esklusiborik edo partzialik ez duena: 966,24 euro.
–Gobernu Batzordeko kideak, aurreko ataletan jaso ez direnak: 852,56 euro.
–Gainerako zinegotziak: 682,05 euro.
Organo kolegiatuen idazkariek Kontu-hartzailetza orokorrari jakinaraziko dizkiote aurreko hilabeteko asistentziak, hilabete bakoitzeko hamargarren eguna baino lehen.
Ekitaldi bakoitza bukatu ondoren, benetan kobratutako asistentziak arautuko dira; hala, baldin hilabete batzuetan gainditu bada gehieneko zenbatekoa eta beste batzuetan ez bada muga horretara iritsi, gehieneko zenbatekoa gainditzeagatik jaso ez diren zenbatekoekin osatuko dira beste hilabeteak.
4.–A mailako funtzionarioen ordainsariak bezala eguneratuko dira aurreko puntuetako ordainsariak eta bilkura sariak eta gehieneko mugak.
5.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jakinaraztea Tuterako Udalaren Kontu-hartzailetzari eta langileria unitateari.”
Tuteran, 2019ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1907365