114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko dirulaguntzak eta larrialdiko laguntzak GGKEei emateko deialdiarena. 2019. urtea

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 453778.

A) Onuradunek bete beharreko baldintzak:

a) Pertsona juridikoak izatea, legeari jarraikiz eratuak eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuak, eta dokumentazioa eguneraturik edukitzea.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

c) Estatutuetan edo aurreko urteetako jarduera memorietan adieraztea berariazko helburu hau duela: garapenerako lankidetzarekin eta herrien arteko elkartasuna sustatzearekin ikustekoa duten jarduerak egitea.

d) Nafarroan edukitzea egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra eta aktiboa.

e) Nafarroako Foru Komunitatean jardutea, lankidetzako edo laguntza humanitarioko programak kudeatzen, edo deialdi honetako gaiei buruzko sentsibilizazioa sustatzen. Horretarako, arlo horretan azken hiru urteetan egindako jarduera agiri bidez frogatu beharko dute.

f) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eguneratuak izatea.

g) Tuterako Udalak garapenerako lankidetzaren arloan aurreko deialdietan emandako dirulaguntzak justifikatu izana (horretarako ez du izanen Tuterako Udalaren dirulaguntzarik jasotzeke), salbu eta 2018ko deialdian emandako dirulaguntzak badira edo organo eskudunak luzapena baimendu badu aurreko proiektuen exekuzioan eta justifikazioan; dirulaguntzak itzultzera beharturik, haiek ordainduak izatea, eta ebazpen irmo baten bidez zehatua ez egotea dirulaguntzak lortzeko aukerarik gabe.

Ondoko hauek deialdi honetatik kanpo daude, espresuki:

a) Irabazi-asmoa duten enpresak edo beste entitate batzuk.

b) Azken 3 urteetan Nafarroan jardun publikorik izan ez duten GGKEak edo elkarteak. Hau da, kanpoan geldituko dira epe horretan Nafarroan sentsibilizazioaren, laguntza humanitarioaren edo lankidetzaren esparruan izandako jardun publikoa agirien bidez frogatzen ez dutenak; ez da jarduntzat hartuko hedabideetan agertze soila edo inoizka artikuluak edo elkarrizketak argitaratzea.

B) Proiektuen betebeharrak:

a) Deialdi honen xederako egokiak izatea.

b) Helburuei, jarduerei eta proiektua gauzatzeko behar diren baliabideei buruz nahikoa informazio ematea.

c) Proiektua gauzatzeko ardura duen erakundearen helburuei eta lan esperientziari buruz behar besteko informazioa ematea.

d) GGKE horrek proiektua sakonki ezagutzen duela erakustea, eta diruz lagundutako ekintzaren jarraipena egiteko tokian tokiko GGKEarekin edo komunitate hartzailearekin ezarriko diren harremanak azaltzea.

e) Aurreikuspenen arabera, diruz lagundutako proiektuak 12 hilabete baino gehiago ez irautea. Diruz laguntzen ahal dira beste egitasmoen zati diren proiektuak, iraupen luzeagokoen zati direnak (faseak, urte anitzetakoak, etab.), baldin eta eduki, helburu, exekuzio eta justifikazio independentea badute. Proiektuak, nahitaez, deialdiaren urte berean hasi beharko dira. Hartara, proiektu independentetzat hartuko dira hamabi hilabete baino gehiago irauten duten proiektu orokorren barnean denbora tarte mugatua dutenak.

f) Proiektua egin nahi den tokian bertako bazkide bat izatea. Bazkide hori GGKE bat izaten ahalko da, edo GGKE eskatzaileak delako herrialdean edo eskualdean duen ordezkaritza.

g) Genero ikuspuntua proiektu osoan sartzea, era koherentean, integralean eta zeharkakoan.

h) Herritarrak sentsibilizatzeko jardueren programa bat aurkeztea, Tuterako biztanle mota guztiei zuzenduta.

i) Sendagaiak dohaintzan ematearekin edo jendearen eskura jartzearekin zerikusia duten jarduerak dituzten proiektuak Osasunaren Mundu Erakundeak 1996an sendagaiak dohaintzan emateari buruz ezarritako jarraibideei lotuko zaizkio.

Entitate eskatzaile bakoitzak garapen proiektuak kofinantzatzeko eskabide bakarra aurkezten ahalko du, gehienez ere.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Tuterako Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, hots, Tuterako Díaz Bravo kaleko 27an (31500), edo bienestarsocial@tudela.es helbidean eskatuta (telefonoa: 948826761).

D) Eskabideak aurkezteko epea: deialdi orokorrerako eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; larrialdiko laguntzetarako berriz, urte osoan irekia egonen da.

Tuteran, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1906296