2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko kuotak eta karga-tasak, 2019an
Torres del Rioko Udalak, 2019ko martxoaren 7an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2019rako koefiziente eta karga-tasetan. Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurrez 2019ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, apirilaren 4an, eta toki entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Argitara ematen da 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren koefiziente eta karga-tasen aldaketaren behin betiko onespena. Hona hemen:
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean aurreikusitako sortzealdi guztietarako gehieneko koefizienteak. Muga hori mantenduko da nahiz eta urtero eguneratu Foru Legearen 175.2 artikuluarekin bat. Oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa: %15.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:
a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan txandan dagokionari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Torres del Rion, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.
Iragarkiaren kodea: L1907099