114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Araua, 2019ko udako eta Eguberrietako ludoteka zerbitzuaren prezio publikoak erregulatzen dituena. Onespena

Azkoiengo Udalak, 2019ko maiatzaren 6an egin bilkuran, 2019ko udako eta Eguberrietako ludoteka zerbitzuaren prezio publikoak erregulatzen dituen araua onetsi zuen. Azkoiengo Udalak antolatzen du zerbitzu hori. Araua eranskinean jasotzen da, eta Udalak xedatu zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Azkoienen, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

2019KO UDAKO ETA EGUBERRIETAKO LUDOTEKAREN PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

Azkoiengo Udalak, Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko tokian tokiko itunen harira, xede nagusitzat izan du baliabideak, proposamenak, ahaleginak eta planteamendu berriak koordinatzea, herriko ikuspuntutik bizitza pertsonala, lana eta familia bateratzearen aldeko ekimenak abian jar daitezen.

Oporretan haurrei zuzendutako zerbitzu falta izan da antzemandako arazo nagusienetakoa. Behar hori, gainera, udalerri honi buruzko azterlan desberdinetan ere agertu da. Hori dela eta, lehentasuneko erabakia izan zen udarako eta Eguberrietarako “ludoteka” bateratze zerbitzua sortzea, eta, emaitzak baloratu ondoan haiek positiboak izanez gero, hurrengo oporraldietan zerbitzua ematen jarraitzea. Horren ondorioz, Azkoiengo Udalean finkatu egin da ludoteka zerbitzua, Azkoiengo herritarrek bizitza pertsonala, lana eta familia batera ditzaten.

Orain arte eskaini diren ludoteka zerbitzuak (udakoa eta Eguberrietakoa) Gizarte-ongizate Batzordeak antolatu eta arautu ditu, eta zerbitzuaren arauak eta prezio publikoak osoko bilkuran onetsi dira, Berdintasunaren Informazio Batzorde Iraunkorrak irizpena eman ondoren.

ARAU ERREGULATZAILE HONEN XEDEA DA, HORTAZ, ZERBITZUA EMATEAREN ALDERDI KOMUNAK ARAUTZEA, NAHIZ ETA LUDOTEKA BAKOITZAREN ALDERDIAK BANAN-BANAN HARTU ETA ZEHAZTU BEHAR DIRELA JAKIN.ZERBITZUA

Zerbitzuaren deskribapena

1. artikulua. Xedea.

1. Xedapen honen xedea da Azkoiengo Udalak antolatzen duen ludoteka zerbitzuaren oinarrizko alderdiak arautzea, hori ematerakoan beti gorde behar diren printzipio sozialak zehaztuz eta horren prezio publikoa ezartzeko arau orokorrak erregulatuz.

2. Arau honek ezarritako esparruaren barruan, ludoteka bakoitzaren ezaugarriak Gizarte-ongizatearen Batzordeak finkatuko ditu eta ondotik Tokiko Gobernu Batzarrak onetsiko.

2. artikulua. Ludoteka zerbitzuaren edukiak.

1. Azkoiengo Udalak ludoteka zerbitzua emanen du eskola oporraldi bakoitzean; hasiera batean, udan eta Eguberrietan ematea aurreikusi da.

2. Zerbitzu bakoitzeko ordutegia honako hau izanen da (astelehenetik ostiralera):

a) Udan: astelehenetik ostiralera, 08:45etik 13:15era.

b) Eguberrietan: abenduaren 26a, 27a, 30a eta 31 eta urtarrilaren 2a eta 3a, 08:45etik 13:15era.

Ordutegi hau aldatzen ahalko da ludoteka bakoitzeko, betiere artikulu honetan ezartzen den egiturari eta zerbitzu motei eusten bazaie.

3. Ludoteka bakoitza programatuko da partaideen gutxieneko eta gehieneko ratioa kontuan hartuta, aldez aurretik adin talde bakoitzeko zehaztua.

Ratio horiek irizpidetzat hartuko dira emandako zerbitzuen kalitatea eta bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko.

3. artikulua. Zerbitzuaren xedeak.

1. Zerbitzuaren antolakuntzak eta eskaintzak kalitatea bilatu beharko dute, nahiz eta horretarako defizit ekonomikoa sortu. Hala izanez gero, TOFLaren 32. artikuluan xedatuari jarraituz jokatuko da.

2. Hona hemen zerbitzuaren xede orokorrak:

a) Azkoiengo emakumeen eta gizonen laneratzea eta gizarteratzea erraztu eta mantentzea.

b) Azkoiengo gizonezkoen eta emakumezkoen bizitza pertsonala, lana eta familia bateratzea.

c) Herritarren parte-hartzea bultzatzea.

Ondoko hauek ere badira zerbitzuaren xedeak:

a) Seme-alabei kasu egitean denbora falta dela-eta emozioen arloan gurasoek daukaten ezegonkortasuna gutxitzea.

b) Seme-alabei kasu egiteak eta zaintzeak familiari dakarkioten gehiegizko esfortzua arintzea, aisialdiaz gozatzea sustatuz.

c) Udal instalazioen erabilpena hobetzea.

d) Jolasteko eta hezteko zerbitzuen eskaintza handitzea 3 eta 12 urte bitartekoentzat.

e) Zerbitzuaren jarraitutasuna sendotzea.

f) Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bultzatzea.

g) Gizonen eta emakumeen arteko ardurakidetza bultzatzea.

h) Esparru bat sortzea haurrak pertsona moduan haz daitezen, jolas eta formakuntza jardueretan parte hartuz eta jolasaren bidez.

i) Ingurumena babestearen eta kontsumo arduratsuaren aldeko baloreak eta jarrerak bultzatzea haurren artean.

Zerbitzua kudeatzeko arauak

4. artikulua. Eremu subjektiboa.

1. Ludoteka zerbitzua haur hezkuntzako 1. mailatik lehen hezkuntzako 6. mailara bitarteko neska-mutilentzako izanen da. Lehenik eta behin, lehentasuna izanen dute Azkoienen erroldaturik dauden neska-mutilek; bigarrenik, etxetik kanpo lan egiten duten gurasoak dituztenek, eta familia gurasobakarra dutenekin bi guraso (langileak biak) dituztenekin bezala jokatuko da. Gurasoetako batek bakarrik lan egiten badu, lehentasuna izanen du bietako batek ere lan egiten ez duen kasuarekin alderatuta.

2. Inskripzio epea bukatuta egiten diren eskabideak kontuan hartuko dira baldin eta ludotekaren antolakuntzak aldez aurretik finkatutako ratioek ahalbidetzen badute.

5. artikulua. Familiak.

10. artikuluan zehazten den bezala, ekonomikoki lagunduko zaie inskripzio bat baino gehiago egiten duten familia unitateei.

6. artikulua. Elkarlana Udalarekin.

1. Zerbitzu bideragarria eta eskuragarria izateko konpromisoa hartzen du Udalak, eta horretarako dirulaguntzak emanen ditu, arau honen 3.1 artikuluan eta I. eranskinean xedatuari jarraikiz.

2. Orobat, bere instalazioak eta jarduera ahalik eta hobekien eskaintzeko behar diren gainerako bitartekoak antolakuntzari utziz lagunduko du Udalak.

7. artikulua. Kontratazioa.

1. Ludoteka zerbitzuaren kontratazioak Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen xedapenak beteko ditu.

PREZIO PUBLIKOA

Ordainarazpenaren kudeaketa.

8. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezarri da TOFLaren lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraikiz, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

9. artikulua. Zenbatekoa eta ordaintzeko beharra.

1. Udako ludoteka zerbitzuaren prezio publikoak honako hauek dira:

Ekainaren 24tik abuztuaren 30era: 220 euro/haurra.

Ekainaren 24tik 28ra: 35 euro/haurra.

Uztailaren 1etik 31ra: 115 euro/haurra.

Abuztuaren 1etik 30era: 105 euro/haurra.

Abuztuaren 1etik 9ra: 45 euro/haurra.

Abuztuaren 12tik 30era: 70 euro/haurra.

Eguberrietako ludoteka zerbitzuaren prezio publikoak honako hauek dira: 50 euro.

2. Zaintza zerbitzua, 07:45etik 08:45era bitartekoa: prezioa erabiltzaile kopuruaren araberakoa izanen da, honela:

• 1-6 erabiltzaile bitarte: 75 euro/hilabetea, haur bakoitzeko.

• 7-15 erabiltzaile bitarte: 50 euro/hilabetea, haur bakoitzeko.

• 16 erabiltzailetik gora: 25 euro/hilabetea, haur bakoitzeko.

Zaintza zerbitzua, 13:15etik 14:15era bitartekoa: prezioa erabiltzaile kopuruaren araberakoa izanen da, honela:

• 1-6 erabiltzaile bitarte: 75 euro/hilabetea, haur bakoitzeko.

• 7-15 erabiltzaile bitarte: 50 euro/hilabetea, haur bakoitzeko.

• 16 erabiltzailetik gora: 25 euro/hilabetea, haur bakoitzeko.

Zerbitzu honi ez zaio aplikatuko 10. artikuluan eta I. eranskinean ezarritakoa.

3. Aurreko arauak aplikatzean zerbitzuaren kostu osoa betetzen ez bada, TOFLaren 32. artikuluaren 2. apartatuan xedatuari jarraituko zaio, eta Udalak ordainduko du aldea, bai beraren baliabideen bidez bai horretarako jaso diren dirulaguntzen zenbatekoa gastatuz. Izan ere, badaude arrazoi sozialak, ongintzakoak, kulturalak eta interes publikokoak hori egitera bultzatzen dutenak, goian adierazitakoak erakusten duen bezala.

4. Hala izanez gero, entitatearen aurrekontuetan idatzi beharko dira kasuan kasuko diru-zuzkidurak ateratzen den aldea bete dadin.

10. artikulua. Hobariak.

1. Prezio publikoak murriztu eginen dira familia unitate beraren bigarren inskripziotik aurrera. Murriztapen hori I. eranskinean ezarritakoa izanen da. Beherapen hori ez da metagarria izanen.

11. artikulua. Ordaintzera behartuta daudenak.

1. Arau honetako prezio publikoa ordaintzeko betebeharra zerbitzua egiten hastetik sortzen da. Hala ere, zerbitzua hasi aurretik zenbateko osoa ordaintzeko eskatuko da, TOFLaren 34. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2. Prezio publikoa onuradun guztiek ordaindu beharko dute, edo, bestela, gurasoek edo zerbitzuez baliatu diren adin txikikoen gaineko tutoretza daukatenek edo haien legezko ordezkariek, Udalak zehaztutako finantza entitateen bidez.

3. Administrazioari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla-eta onuraduna bertaratzen ez bada ere, tasa ordaintzera behartuta dago. Aldiz, prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla-eta ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

4. Aipatutako epeetan ordaintzen ez diren zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan xedatuaren arabera.

5. Zerbitzua azkentzea edo etetea. Zerbitzua emateari uzten ahalko zaio honako arrazoi hauengatik:

–Erabiltzaileak hori eskatzeagatik: horrelakoetan, zerbitzuan baja ematen duenean, erabiltzailea behartuta egonen da 35 euro ordaintzera eragindako gastuak konpentsatzeko, bai eta zerbitzua hasi zenetik erabiltzailea baja eman duen arteko zenbatekoa ordaintzera ere.

–Prezio publikoak ez ordaintzeagatik; horrek ez du deusetan galaraziko sortutako eta ordaindu gabeko zenbatekoak administrazio premiamendu-bidez eskatzea.

–Zentroaren arauak sistematikoki ez betetzeagatik.

–Zerbitzua guztiz kentzeagatik, Osoko Bilkurak hori erabaki ondoren.

12. artikulua. Osoko bilkuraren eskumenak.

Udalbatzaren Osoko Bilkurak izanen du onesteko eskumena.

I. ERANSKINA

Ludoteka zerbitzua

1.–Eskaintzen den plaza kopurua.

120 plaza eskaintzen dira.

2.–Zerbitzuak emateko gutxieneko plaza kopurua.

–Ekaineko hilabetean: 20 erabiltzaile.

–Uztaileko hilabetean: 40 erabiltzaile.

–Abuztuko hilabetean: 20 erabiltzaile.

–Eguberrietan: 20 erabiltzaile.

–Gehieneko ratioak:

• Haur hezkuntzako 1. maila: 15 haur monitore bakoitzeko.

• Haur hezkuntzako 2. eta 3. maila: 15 haur monitore bakoitzeko.

• Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6.era: 20 haur monitore bakoitzeko.

Behin betiko taldeak zehaztuko dira inskripzio epea bukatu ondotik, inskripzio kopuruaren arabera. Adinaren araberako haurren kopuruak ez badu zehazki bat egiten ezarritako ratioekin, talde mistoak egin ahalko dira, baldin eta haurren kopuru osoak ez baditu ezarritako ratioak gainditzen, zuzkitu beharreko unitateak kalkulatzeko.

3.–Prezioaren %20ko hobaria eginen da izena ematen duen bigarren eta hurrengo haurrengatik.

4.–Udalaren ekarpenak.

–Lekuak:

• Udalak une bakoitzean erabilgarri dauden instalazioen erabilera lagako du kanpaldiak egin daitezen.

–Ekarpen ekonomikoa:

• Udalak behar den zenbatekoa emanen du, zerbitzua ematearren izan daitezkeen defizitei aurre egiteko.

• Udalak ordainduko du I. eranskinean ezarritako hobaria aplikatzeagatik sortutako zenbatekoa.

• Udalak ordainduko du ludotekan erabiltzen diren instalazioak garbitzeko zerbitzua (langileak eta produktuak).

5.–Izen-emateak.

Erroldatuek lehentasuna izanen dute erroldatu gabeen aurrean.

Lehentasuna izanen dute guraso biek etxetik kanpo lan egiten dutenean. Biek kanpoan lan egiten ez duten kasuetan, batek lan egiteak lehentasuna izanen du bietako batek ere lan ez egitearen aurrean.

Familia gurasobakarren kasuan, aita edo ama horrek kanpoan lan egiten badu, bi gurasoek lan egiten duten familiekin bezala jokatuko da.

Iragarkiaren kodea: L1906312