114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, norgehiagokako araubidean dirulaguntzak emateko deialdiarena, kirol eskaintza anitzetarako, federatu gabeko aisialdiko kirolerako eta afizionatuen kirol ofizialerako, 2018-2019ko denboraldian

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 459174.

Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

Organo emailea: Komunitate Garapeneko Zinegotzi Ordezkaria.

Deialdi honen xedea da diruz laguntzea Nafarroako Kirol Federazioen Elkarteei (nortasun juridiko propiorik gabeak), Nafarroako Kirol Sustapeneko Erakundeei, Elkarteei, Nafarroako Kirol Federazioari, Kirol klubei, Kirol Elkarteei eta 2018-2019ko denboraldian honako hiru-eskaintza motaren bat antolatu dituzten irabazi askorik gabeko beste entitateei:

1. Kirol anitzeko eskaintzak, 5 eta 12 urte bitarteko kirolarientzat, 2007 eta 2014a bitartean jaioak (biak barne).

2. Federatu gabeko aisialdiko kirola, 13 eta 18 urte bitarteko kirolarientzat, 2001 eta 2006a bitartean jaioak (biak barne).

3. Afizionatuen kirol ofiziala, 6 urtetik aurrerakoentzat (2013an jaioak), barne hartuta kirol-eskolei eta afizionatuen kirolei ematen zaizkien ohiko laguntzak.

Iruñean, 2019ko ekainaren 3an.–Komunitate Garapeneko Alorreko Zinegotzi delegatua, Esther Cremaes Mayorga.

Iragarkiaren kodea: L1907846