114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia 16. poligonoko 1940. eta 1941. lurzatietan. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2019ko maiatzaren 9an egin bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, hiri-lurzoruko 16. poligonoko 1940. eta 1941. lurzatietan, Vía Inesa SL enpresak sustatuta.

Interesdunek espedientea azter dezakete eta, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, horretarako hilabeteko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Erriberrin, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Andoni Lacarra.

Iragarkiaren kodea: L1907095