114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa, Komunikazio ez-sexistaren arloko udal ordenantzan. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2019ko maiatzaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, Komunikazio ez-sexistaren arloko udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, onespena behin betikotzat hartuko da.

Erriberrin, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1907094