114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

1., 2. eta 3. aldaketak 2019ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, iragan maiatzaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1., 2. eta 3. aldaketak 2019ko aurrekontuan. Ondoko hauek dira: 2018ko diruzaintzako gerakina txertatzea, kreditu-gehigarria bideak konpontzeko eta partida handitzea Kale Nagusiko obrak finantzatzeko.

Interesdunek espedienteak ikus ditzakete, baita bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ere, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Kontrakoa gertatuz gero, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko zenbakian aipatu jendaurreko epea iraganik.

Erriberrin, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Andoni Lacarra.

Iragarkiaren kodea: L1907093