114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nabaskozeko Kontzejuak, 2019ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontu orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, behin betiko onetsitzat joko dira, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Nabaskozen, 2019ko maiatzaren 24an.–Kontzejuko burua, Melchor Aspurz Barberena.

Iragarkiaren kodea: L1907109