114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2019ko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2019 aurrekontu-aldaketa; kreditu berezia da, Murillo el Frutoko argiteria publikoa partez berritzeko inbertsioak finantzatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan interesdunek espedientea aztertu eta egoki jotzen dituzten alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte.

Aplikatzeko araudia: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua.

Murillo el Fruton, 2019ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1907256