2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2019ko lehen seihilekoa
Interesdun guztiei aditzera ematen zaie abiatzekotan dela lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2019ko lehen seihilekoaren kobrantza. Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, ekainaren 1etik uztailaren 1era, biak barne.
Ordainketak helbideraturik dituztenei, subjektu pasiboek emandako banku-kontuan kargatuko zaie. Zergak helbideratu gabe dituztenek udalerriko edozein banku-entitatetan ordaindu beharko dute. Ordainagiriarekin udal bulegoetara joan beharko dute 10:30etik 14:00etara, jatorrizko ordainagiria jasotzeko, borondatez ordaintzeko epea bukatu arte.
Ohartarazten da ezen borondatez ordaintzeko epea iraganik zorrak premiamendu-bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak aplikatuz, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Murchanten, 2019ko maiatzaren 27an.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1907367