114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

1., 2. eta 3. aldaketak 2019ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2019ko maiatzaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko 1/2019, 2/2019 eta 3/2019 espedienteak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, espedientea hamabost egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Murchanten, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1907028