2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Udal igerilekuetako tarifak. 2019ko uda
Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondoren 2019ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 4an, eta Udalaren iragarki-taulan. Alegaziorik ez zen aurkeztu eta erabakia behin betikoa bilakatu zen. Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko ediktuen taulan.
Mendigorrian, 2019ko maiatzaren 24an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.
TARIFA ERROLDATUAK | BANAKAKOAK | ABONAMENDUAK |
EGUNEKOA | ZORIONEKO ORDUA | 8 BAINU | 15 BAINU | 25 BAINU | DENBORALDIA |
0 - 5 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
6 - 16 | 3 | 1 | 15 | 21 | 30 | 42 |
16 baino gehiago | 5 | 1 | 25 | 35 | 50 | 70 |
TARIFA, ERROLDATU GABEAK | BANAKAKOAK | ABONAMENDUAK |
EGUNEKOA | ZORIONEKO ORDUA | 8 BAINU | 15 BAINU | 25 BAINU | DENBORALDIA |
0 - 5 | 0,0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
6 - 16 | 3,5 | 2 | 20 | 25 | 36 | 55 |
16 baino gehiago | 6,0 | 2 | 30 | 42 | 60 | 84 |
–%25 merkeagoa izanen dute ondoko talde hauetakoek, baldin behar diren agiriak erakutsita frogatzen badute euren egoera: langabeak; familia ugariak; %33ko edo handiagoko elbarritasun aitortua dutenak; familiaren urteko per capita diru-sarrera gordinak LGSaren azpikoak dituen familia unitateko kideak. Beherapen horiek aplikatuko zaizkie abonamendu mota guztiei eta eguneko banakako sarrerei, bai erroldatuei bai erroldatu gabeei. Beherapenak ezin dira metatu, eta ezin zaizkio aplikatu zorioneko orduaren tarifari.
–Zorioneko orduaren tarifa banakako sarrerei aplikatuko zaie, 19:00etatik aitzina. Erabiltzaileek, egun berean, nahi adina sarrera-irteera egin ditzakete igerilekuen esparruan, baldin eguneko sarrera bat erosi badute edo 15 edo 25 bainuko abonamenduari dagokion kreditua kontsumitzen badute.
–Abonamenduetarako eta eguneko sarreretarako, erreferentziatzat hartuko den adina izanen da eskatzaileak duena erosketaren unean. Abonamendua egiteko beharrezkoa izanen da igerilekuetan argazki bat uztea (txarteletarako tamainakoa) edo txartelarekin batera NANa aurkeztea.
–2013an jaiotako haurrek ez dute ordainduko.
–25 haur arteko taldeei %25eko deskontua eginen zaie.
–25 haur baino gehiagoko taldeei %35eko deskontua eginen zaie.
Iragarkiaren kodea: L1907374