114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑÓN

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

Partida: 1.1650.63300 Herriko argiak berritzea. Zenbatekoa: 7.000 euro.

FINANTZAKETA:

Partida: 1.87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 7.000 euro.

Marañonen, 2019ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Laura Corres Martín.

Iragarkiaren kodea: L1907244