114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia Alde Zaharra kaleko 9an (13. poligonoko 247. lurzatia). Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2019ko maiatzaren 21ean egin bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Alde Zaharra kaleko 9. zenbakian, Lekunberriko 13. poligonoko 247. katastro-lurzatiaren baitan. Izaskun Eraso Goicoecheak eta José Mariano Lansalot Lanzek sustatu dute plana eta Lorea Burguete Mikeo arkitektoak prestatu du.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 62. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da, hilabeteko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko informazioa bilduta, hiri-jarduketarako plan berezia lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren eskuduntza duen departamentuari igorriko zaio, hari buruzko txosten orokorra egin dezan.

Lekunberrin, 2019ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1907027