114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia

GASTUAK:

Partida: 1.9200.62500.–Artxiboko eta bulegoko altzariak erostea. Zenbatekoa: 1.100 euro.

FINANTZAKETA:

Partida: 1.87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: Zenbatekoa: 1.100 euro.

Lapoblacion-Meanon, 2019ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Javier Oria Domaica.

Iragarkiaren kodea: L1907248