2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
2019ko aurrekontuko 3., 4. eta 5. aldaketak. Hasierako onespena
Faltzesko Udalak, 2019ko maiatzaren 15an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:
3/2019 aldaketa aurrekontuan, kreditu-gehikuntza egiteko; zenbateko osoa: 21.165,69 euro.
4/2019 aldaketa aurrekontuan, kreditu-transferentzia egiteko; zenbateko osoa: 10.800 euro.
5/2019 aldaketa aurrekontuan, kreditu-transferentzia egiteko; zenbateko osoa: 9.000 euro.
Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.
Faltzesen, 2019ko maiatzaren 1ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1906762