2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
Hiri-jarduketarako plan berezia Ezkabako 7. poligonoko 7. lurzatian. Aldaketa, Ezkabarteko Udal Planeko antolamendu xehatuko determinazioetan. Hasierako onespena
Ezkabarteko Udalak, 2019ko apirilaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Ezkabako 7. poligonoko 7. lurzatian (Ezkabarte), Juan José Aristu Larrainzarrek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 artikuluak 72.1.a) artikuluari buruz xedatutakoa aplikatu beharrez.
Ezkabarten, 2019ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L1907067