114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXABARRI

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an, Etxabarriko Kontzejuak 2019ko urtarrilaren 11n egin batzarrean hartutako erabakia, zeinaren bidez hasiera batean onetsi baitzen 1/2019 aurrekontu-aldaketa. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria, gastuetan:

–2100000 partida. “Zoladura mantentzeko lanak”: 18.640,00 euro.

–63100 partida. “Bideak berritzea”: 23.740,77 euro.

Finantzaketa:

–87000 partida. “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 32.380,77 euro.

–60900 partida. “Zoladura berria jartzeko obra”: 10.000,00 euro.

Etxabarrin, 2019ko maiatzaren 25ean.–Kontzejuko burua, Iker Aramendía Jiménez de Vicuña.

Iragarkiaren kodea: L1907243