2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Egoitza elektronikoa sortzea
Berako Udaleko Alkateak, apirilaren 11n emandako 75/2019 Ebazpenaren bitartez, ondokoa ebatzi zuen:
1.–Berako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.bera.eus/eu helbide elektronikoan. Berako Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.
3.–Ohartaraztea egoitza elektronikoak indarra hartuko duela Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.
4.–Ebazpena Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Berako Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik hasita.
5.–Berako Udaleko Idazkaritza Orokorrari ematea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.
Beran, 2019ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1907821