2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Egiaztapen-kode segurua sortzea
Berako Udaleko Alkateak, apirilaren 11n emandako 76/2019 Ebazpenaren bitartez, ondokoa ebatzi du:
1.–Berako Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzea https://sedeelectronica.bera.eus/eu helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:
1.1. Agiri bakoitzerako sortutako kodea bakarra eta ausazkoa izatea, eta igorlearekin lotura izatea.
1.2. Ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea den segurtasun kriptografikoa izatea.
1.3. Kode bidez autentifikatutako agiria egoitza elektronikoaren bidez eskuratzea –eta, hala badagokio, hura gordetzen duen fitxategi elektronikoa–, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan eskuratzen ahalko dute agiria.
1.4. Toki entitatea identifikatutzat ulertuko da, Interneten duen webgunean edo bestelako sarbide-puntuan bere izenean argitara ematen den informazioari dagokionez, horiek legez egoitza elektronikoak badira.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea.
3.–Ohartaraztea egiaztapen-kode seguruak indarra hartuko duela Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Beran, 2019ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1907820