114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BALLARIAIN

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ballariaingo Kontzejuko Batzarrak, 2019ko maiatzaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2019ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ballariainen, 2019ko maiatzaren 24an.–Kontzejuko burua, José Cortizo Gulías.

Iragarkiaren kodea: L1907110