114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

65/2019 FORU DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoak proposatu du plantilla organikoan sartzea gaur egun dauden egiturazko lanpostu iraunkorrak, behin betiko betetzen ahal direnak. Halaber, zehaztu du kontratatutako langile berberek beteko dituztela horiek aldi baterako, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 5eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Bat.–Ondoren azaltzen diren lanpostuak sortzen dira Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren plantilla organikoan, haientzat behar bezalako zuzkidura ekonomikoa izanik indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

–Laneko Medikuntzako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71878 zenbakia duena.

–Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71879 eta 71880 zenbakiak dituztenak.

–Soziologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71881 zenbakia duena.

–Osasun publikoko goi mailako teknikariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71882 eta 71883 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 71884, 71885 eta 71886 zenbakiak dituztenak.

–Erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71887 zenbakia duena.

–Estatistikako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71888 zenbakia duena.

–Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71889 zenbakia duena.

–Osasun dokumentazioko teknikari espezialista (ODTEak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 71890 zenbakia duena.

–Laborategiko teknikari espezialistak (LTEak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 71891 eta 71892 zenbakiak dituztenak.

–Ingurumen osasuneko teknikari espezialistak (IOTEak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 71893 zenbakia duena.

–Laneko arriskuen prebentziorako teknikariak: zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 71894, 71895, 71896, 71897, 71898, 71899 eta 71900 zenbakiak dituztenak.

–Administrari laguntzaileak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 71901, 71902 eta 71903 zenbakiak dituztenak.

Bi.–Aurreko atalaren bidez sortzen diren lanpostuak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren aurrekontuetako I. kapituluko partiden kontura finantzatuko dira; hain zuzen, lanpostu horiek plantilla organikoan finkatzen diren unean berean plantillatik desagertuko diren egiturazko lanpostuak finantzatzen dituzten partida berberen kontura.

Hiru.–Lanpostu huts horiek, aldi baterako, langile berberek beteko dituzte, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko ekainaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1907838