2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Barne araubidearen erregelamendua, zeinaren bidez harremanak arautzen baitira Agoizko Udalaren eta turismo bulego zaharraren lokaleko ekintzaileen artean. Erregelamenduaren aldaketaren behin betiko onespena
Agoizko Udalak, 2019ko martxoaren 7an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen “Barne araubidearen erregelamendua, zeinaren bidez harremanak arautzen baitira Agoizko Udalaren eta turismo bulego zaharraren lokalean kokatuta dauden ekintzaileen artean”.
Hasiera batez onetsitako erregelamendu-aldaketa jendaurrean egon da hogeita hamar egunez, 2019ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 1ekoan, eta Udalaren iragarki-taulan, eta ez denez aurkeztu erreklamazio, kexa edo oharrik, bidezko da behin betiko onestea eta haren testu osoa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).
Agoitzen, 2019ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.
Seigarren artikuluari honako testu hau erantsi zaio:
“Batzuetan, baldin lokalak hutsik badaude, baietz esaten ahal zaie enpresen eskaerei, horiek finkatze fasean egonik eta hiru urte baino gehiagoko antzinatasuna izanik, baina mintegian egoteko aldiak muga bat izanen du: ekintzaile berri batek bulegoa eskatzea, artikulu honen lehen paragrafoko irizpideak beteta. Halakoetan, Udalak komunikatu eta bi hilabeteko epean tokia hustu beharko da.
Orobat, eta, lehentasunari dagokionez hirugarren tokian, lokal hutsak uzten ahal zaizkie interes sozialeko entitateei, aurreko paragrafoan azaldutako muga berarekin”.
Iragarkiaren kodea: L1907386