114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, 2019 ikasturteko euskarazko udako kanpaldietarako dirulaguntzen deialdiarena

Oharra: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke testu osoa (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 457395.

–Xedea:

hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzeak dakarren gastua; horien edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.

–Betebeharrak:

Udako kanpaldietara joan diren D ereduko LHko edo DBHko ikasleen gurasoek edo legezko tutoreek eskatzen ahalko dute deialdi honetan arautzen den dirulaguntza, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Eguneratuak izatea Antsoaingo Udalarekiko betebeharrak, zerga arlokoak nahiz zergaz kanpokoak.

b) Kanpaleku horietara joan direnek Antsoaingo udalerrian erroldaturik egon behar dute, laguntza eskatzen den eguna baino urtebete lehenagotik, gutxienez, eta etenik gabe.

–Gastu diruz lagungarriak:

3.1. Diruz lagunduko dira D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldiak, hau da, kanpoan egiten diren egonaldiak.

3.2. Parte-hartzaile bakoitzeko kanpaldi bat baizik ez da diruz lagunduko.

3.3. Kanpaldiak 5 egun iraun behar du gutxienez eta 15 egun gehienez, eta udako oporraldian eginen da, hau da, ekainaren 20tik irailaren 10a bitarte.

–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua:

4.1. Eskaerak irailean aurkeztuko dira, eskabide sinatu baten bitartez; horrek bat etorri beharko du deialdiarekin batera argitaratzen den eredu normalizatuarekin. Deialdiaren bosgarren oinarrian zehazten diren agiri eta argibideak aurkeztuko dira eskabidearekin batera.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.3. Aurkeztutako eskaerak ez baditu betetzen deialdi honetan ezartzen diren baldintzak eta ez badira aurkezten behar diren agiriak, erakunde interesdunari eskatuko zaio akatsa zuzen dezala gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela; betiere aitzinetik ebazpena emanen da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluak aurreikusiarekin bat.

4.4. Eskabideei agiri hauek erantsi beharko zaizkie:

a) Kanpaldia antolatzen duen entitatearen ziurtagiria, non kanpaldiaren baldintzak zehaztuko baitira –euskarari emandako tratamendua eta hizkuntza helburuak, iraupen datak, jardueren programa edo liburuxka–, bai eta bertan egon izanari buruzko ziurtagiria ere (parte-hartzailearen izen-abizenekin).

b) Matrikularen ordainagiria (banketxeak luzatua), matrikularen %100 ordaindua dagoela dioena. Ez dira onartuko banketxeak luzatu ez dituen ordainketa-agiriak. Agirietan argi eta garbi azaldu beharko da nork agindu duen ordainketa eta zein diren enpresa onuraduna eta ordainketaren kontzeptua. Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira.

Antsoainen, 2019ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1907116