114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

64/2019 FORU DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, erakundeak benetan dituen beharretara moldatzeko.

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 5eko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Bat.–Ondoren azaltzen diren lanpostuak sortzen dira Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren plantilla organikoan, haientzat behar bezalako zuzkidura ekonomikoa izanik indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–OOLTko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Arangurengo OOLTan duena, eta plantilla organikoan 71872 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Arangurengo OOLTan duena, eta plantilla organikoan 71873 zenbakia.

–Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Arangurengo OOLTan duena, eta plantilla organikoan 71874 zenbakia.

Bi.–Aurreko atalaren bidez sortzen diren lanpostuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuetako I. kapituluko partiden kontura finantzatuko dira; hain zuzen, lanpostu horiek plantilla organikoan finkatzen diren unean berean plantillatik desagertuko diren egiturazko lanpostuak finantzatzen dituzten partida berberen kontura.

Hiru.–Lanpostu huts horiek, aldi baterako, langile berberek beteko dituzte, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko ekainaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1907837