114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko maiatzaren 22an hartua, “Sarriguren” Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzen duena Sarrigurenen (Eguesibar).

Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuak xedatzen du Bigarren Hezkuntzako institutuak Nafarroako Gobernuak sortuko dituela.

Nafarroako Eskola Kontseiluak edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiak egina du espedientearen gaineko txostena, eta irakasleen ordezkari sindikalei ezagutzera eman zaie.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. 2019ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, honako datu hauek dituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutu hau sortzea:

–Ikastetxearen kodea: 31014921.

–Izen generikoa: Instituto de Educación Secundaria/Bigarren Hezkuntzako Institutua.

–Behin-behineko izen espezifikoa: Sarriguren.

–Helbidea: Elizmendi kalea 2.

–Herria: Sarriguren.

–Udalerria: Eguesibar.

–Titularra: Hezkuntza Departamentua.

–Hizkuntza-ereduak: A eta G ereduak (gaztelania) eta D eredua (euskara) irakatsiko dira, eta jarraipena emanen zaio Lehen Hezkuntzako ikasketak hizkuntzak ikasteko programan (HIP) egin dituzten ikasleen prestakuntza eleanitzari.

–Emanen dituen irakaskuntzak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa, Zientzien eta Giza eta Gizarte Zientzien modalitateetan.

–Ikastetxeko gehieneko ikasle kopurua: lehen fasean, 24 unitate izanen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (6 lerro), eta bigarren eta behin betiko fasea abiarazten denean, Hezkuntza Departamentuak ezarriko du zein izanen den behin betiko ikasle kopurua, bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan bai Batxilergoan.

2. Adieraztea 2019-2020 ikasturtean 4 lerro ezarriko direla Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko mailan (2 gaztelaniaz, A eta G ereduetan, eta 2 euskaraz, D ereduan), eta 2 lerro eskainiko direla Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailan (1 gaztelaniaz, A eta G ereduetan, eta 1 euskaraz, D ereduan), gaur egun Iruñeko “Mendillorri” Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatuta dauden Sarrigurengo ikasleendako.

3. Adieraztea, halaber, ikastetxeko zuzendaria 2019ko martxoaren 1etik aurrerako ondorioekin izendatuko dela, eta zuzendaritza-taldeko gainerakoak, berriz, 2019ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, ezohiko prozedura baten bidez eta 3 urterako.

4. Ikastetxea sartzea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sareko 14. barrutian (“Iruña-Erdialdea”). “Sarriguren” Bigarren Hezkuntzako Institutuak berak Bigarren Hezkuntzako eremu bat eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azpieremu bat eratuko du, eta Lehen Hezkuntzako area bat izanen du, honako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko hauei dagokiena: Sarrigurengo “Hermanas Uriz Pi” ikastetxea A eta G hizkuntza-ereduetarako, eta “Joakin Lizarraga” ikastetxea D eredurako.

5. Hezkuntzako kontseilariari ahalmena ematea erabaki honetan xedatzen dena betearazi eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Erabaki hau jakinaraztea Eguesibarko Udalari, eta igortzea Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta zerbitzuetara.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1907060