1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 17an emandako 19E/2019 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez, euskararen erabilera eta haren presentzia sozialaren sustapenerako jarduerentzako deialdiko dirulaguntzak esleitu ziren.
Elutseder Elkarteak helegitea jarri du Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 17an emandako 19E/2019 Ebazpenaren kontra, zeinaren bitartez euskararen erabilera eta haren presentzia sozialaren sustapenerako jarduerentzako deialdiko dirulaguntzak esleitu baitziren.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 188. eta 45 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun guztiei jakinarazten zaie alegazioak egiteko hamar laneguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Alegazioak Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz.
Jarritako helegitearen kopia interesdunen eskura dago Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren egoitzan, Iruñean, Yanguas y Miranda kaleko 27an, 1. solairuan.
Iruñean, 2019ko maiatzaren 30ean.–Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Zuzendari Kudeatzailea, Mikel Arregi Pérez.
Iragarkiaren kodea: F1907802