3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/03783 NL/br espedientea
Jendaurreko epea
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Donostiako Udala. Biodibertsitatea eta Ingurumen Kalitatea.
Helbidea: Duque de Mandas pasealekua, 12 - 20012 Donostia (Gipuzkoa).
Ibai edo errekaren izena: Enobieta erreka.
Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Añarbe - 1/0300/120.
Tokia: Artikutza.
Udal-mugartea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Enobieta errekan, Artikutzako urtegian urpean zegoen presa txiki bat eraistea.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2019ko maiatzaren 31n.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1907655