3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Espedientea: A/31/03770
Jendaurreko informazioa
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.
Helbidea: Gonzalez Tablas, 9, behea - 31005 Iruña (Nafarroa).
Ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa-1/0100.
Udal-mugartea eta probintzia: Sunbilla (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Zuhaixkak eta zuhaitzak kentzea, eta ibilguko azaleko geruza, legarrena, mugiaraztea (20-50 cm). Legar-metak jarriko dira, lerrokatuta, legarrak uretan behera mugiarazten laguntzeko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Sunbillako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2019ko maiatzaren 16an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.
Iragarkiaren kodea: E1906874