1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, nekazaritzako ingeniarien lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendaren aurka.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 1472/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako oposizio deialdiaren ondorioz, nekazaritzako ingeniarien lanpostu batzuk sortu ziren. Lanpostu horietan aldi baterako aritzeko izangaien zerrendak osatzeko prozeduran, Miguel Cañero López jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 932/2019 Ebazpenaren kontra; ebazpen horren bidez, aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak onetsi ziren.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2019ko ekainaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1907868