3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-222
Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.
Xedea: Barbaringo hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Barbarin (Nafarroa).
Isurketak 6.500 m³-ko bolumena du urtean gehienez, eta 20 m³-ko edukiera duen hobi septikoaren bidez tratatuko da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2019ko maiatzaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1907419