3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-P-202
Soto Torres-El Carrascal Ureztatzaileen Elkarteak honako ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Aprobetxamendua 18na metroko sakonera duten hiru putzu dira, Aragoi ibaiaren ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, Soto de la Cueva alderdian (3. pol., 586. lurz.). Hargune bakoitzean, ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 123,2 ZP-ko elektroponpa bana izanen da lehen eta hirugarren putzuetan, 50 l/s-ko unean uneko emariarekin, eta 197,2 ZP-ko elektroponpa bat bigarren putzuan, 80 l/s-ko unean uneko emariarekin. Ura honakoak ureztatzeko erabiliko da: 11,8 hektareako zereal soroak, 35,39 hektareako bazka soroak eta 70,78 hektareako artasoroak, Martzillako udal-mugartean (Nafarroa), 3. poligonoko 586. lurzatian, eta Caparrosoko udal-mugartean (Nafarroa), 12. poligonoko 3. eta 4. lurzatietan. Urtean 866.180 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 97,114 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2019ko maiatzaren 13an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1907272