114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-211

Mairagako Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Mairagako Mankomunitatea.

Xedea: Figaroleko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: La Encisa erreka-zuloa (La Portillada erreka-zuloa).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Zarrakaztelu (Nafarroa).

Isurketak, gehienez ere, 52.000 m³-ko bolumena du urtean, eta sistema honetan tratatzen da: iragazki biologikoa, aldez aurreko dekantazioarekin, bigarren mailako dekantazioa, eta hirugarren mailako tratamendua, amaierako bi aintziratan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko apirilaren 24an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1907233