114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-A-108

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2019ko apirilaren 16an emandako ebazpenaren bidez, Acedoko Kontzejuari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Ega ibaiaren eskuinaldean, UTMX: 563148; UTMY: 4724598 (HUSO 30T; Datum: ETRS89) koordenatu puntuan, Acedon, Mendazako udal-mugartean (Nafarroa), ura abuztuan ateratzeko; batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,373 l/s-koa izanen da, uneko gehieneko emaria, berriz, 3,5 l/s-koa, eta gehieneko bolumena 1.000 m³-koa urtean. Ura 4 hektareako artadia (arte mikorrizatuak, boilurrak lortzeko) ureztatzeko erabiliko da, mikroaspertsioz, aipatutako udal-mugarteko 5. poligonoko 342. lurzatian, D barrutian. Ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2019ko maiatzaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1906872