2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
QUEILES IBARREKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Queiles Ibarreko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2019ko martxoaren 14an egin bilkuran, plantilla organikoaren aldaketa onetsi zuen 2019. urterako.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235.2 artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da plantilla organikoan onetsitako aldaketa.
Cascanten, 2019ko maiatzaren 24an.–Mankomunitateko burua, Carlos Méndez Cano.
2019KO PLANTILLA ORGANIKOA Lan-kontratudunak |
LANPOSTUA | ZENBAKIA | MAILA | OSAGARRIAK | ALDAKETA ONETSIA |
HEZITZAILEA | 1 | C | MAILAKOA %12 LP %8,52 | Lanpostua amortizatzen da |
HEZITZAILEA | 1 | B | LP %33 | Sortu berria |
FAMILIA-LANGILEAK | 6 | D | MAILAKOA %14 NEKAGARRITASUNA %7 | %7ko nekagarritasun osagarria esleitzen zaie |
Erabaki honen kontra errekurtso hauek aurkezten ahal dira:
a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeari zuzendua, hilabeteko epean, onetsitako aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, onetsitako aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean onetsitako aldaketa argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iragarkiaren kodea: L1907124