114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

4/2019 eta 5/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2019ko maiatzaren 2ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Mankomunitatearen 2019ko aurrekontua aldatzeko 4/2019 eta 5/2019 espedienteak, kreditu berezia eta kreditu-gehigarria gaitzeko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Garesen, 2019ko maiatzaren 27an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1907377