114. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE-PITILLASKO LANGILEEN MANKOMUNITATEA

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Beireko eta Pitillasko Udalen zerbitzuko langileak edukitzeko Borondatezko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2019ko martxoaren 12an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019. urteko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Pitillasen, 2019ko maiatzaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Germán Bezunartea Oroz.

Iragarkiaren kodea: L1907103