2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Xehetasun-azterketa, Gipuzkoa kalean etxebizitza bat eraikitzeko. Hasierako onespena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 14an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik Javier Simón Islak aurkeztutako xehetasun-azterketa.
Kontuan harturik udaleko arkitektoak aurtengo apirilaren 15ean emandako txostena.
Kontuan harturik 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena,
Bertaratu guztien aldeko botoarekin, honako hau erabakitzen da:
Lehena: hasiera batean onestea Javier Simón Islak aurkeztutako xehetasun-azterketa. Horren helburua da diseinuko hirigintza baldintzak zehaztea Gipuzkoa kalean etxebizitza bat eraikitzeko.
Bigarrena: espedientea jendaurrera ateratzea 20 eguneko epean Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan editatutako egunkarietan eta entitatearen iragarki-taulan, iragarkiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
Corellan, 2019ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Gorka Garcia Izal.
Iragarkiaren kodea: L1906972