112. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

290E/2019 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zati batean aldatzen baita apirilaren 26ko 240E/2019 Ebazpena. Ebazpen horrek ingurumen-adierazpen estrategikoa ematen dio Nafarroako Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren 2019-2030 Plan Zuzentzaileari.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak apirilaren 26an emandako 240E/2019 Ebazpenaren bidez, ingurumen-adierazpen estrategikoa ematen zaio Nafarroako Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren 2019-2030 Plan Zuzentzaileari, zeina Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak sustatu baitu. Zuzendaritza hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentukoa da.

Ingurumen-adierazpen estrategikoa eman ondoan, akats bat atzeman da ebazpen horren ebazpen zatiko 5. puntuan (alegatzaileei ebazpena jakinarazteari buruzkoa). Hortaz, honen bitartez zati batean zuzentzen da aurretik emandako ebazpena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 110. artikuluan, mugak jartzen dizkio egintzak administrazio bidean berrikusteari, eta ezartzen du berrikuspena ez dela izanen ekitatearen, fede onaren, partikularren eskubideen edo legeen aurkakoa. Hori guztia betetzen da kasu honetan.

Edibika ere, kontuan harturik ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura egoki bete zela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

1. Zati batean aldatzea Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak apirilaren 26an emandako 240E/2019 Ebazpena, ingurumen-adierazpen estrategikoa ematen diona Nafarroako Hiri Erabilerarako Uraren Ziklo Osoaren 2019-2030 Plan Zuzentzaileari, zeina Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak sustatu baitu. Zuzendaritza hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentukoa da.

Ebazpen horren ebazpen zatiko 5. puntua da aldatzen dena. Horrela, hau dioen tokian:

“5. Ebazpen hau jakinaraztea Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari, alegatzaileei, eta kontsultetan erantzun zuten pertsonei eta entitateei, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Honela esan behar du:

“5. Ebazpen hau jakinaraztea Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari, eta alegazioak aurkeztu dituzten pertsonak nahiz kontsultei erantzuna eman dieten entitateak jakinarazitzat jotzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a) artikuluari jarraikiz.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 16an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1906970