22. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, administrari laguntzaile eta administrari izateko lanpostuak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren lehiaketa-fasearen behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 2744/2018 Ebazpenaren bidez deitu zen administrari laguntzaileen eta administrarien 482 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Prozedura horretan, gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Marta Ibañez Seguín andreak, Silvia Arocena Castillo andreak, Sonia Osinaga Nuin andreak, Rebeca Recalde de Carlos andreak, Itziar Telletxea Iribarren andreak, Alfredo Muro Ortiz jaunak eta Alberto Juan Garro Flamarique jaunak, epaimahaiak lehiaketa-faseaz 2018ko abenduaren 11n argitaratutako behin betiko emaitzen kontra.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1901014