111. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

895/2019 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, merezimendu-lehiaketaren ondoren Carlos del Campo Hilario Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa Irakaskuntzarako eta Ikerketarako Laguntza emateko Ataleko buru izendatzen duena (659 zenbakidun lanpostua).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 92/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakaskuntzarako eta Ikerketarako Laguntza emateko Ataleko burutza merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen (659 zenbakidun lanpostua).

Egin beharreko jarduketak amaituta, Epaimahai kalifikatzaileak, deialdiko oinarriekin bat, izendapen-proposamena igorri du merezimendu-lehiaketa gainditu duen eta baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu duen izangai bakarraren alde.

Aintzat harturik Langileen Kudeaketako Ataleko buruaren txosten-proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2015eko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Carlos del Campo Hilario Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa Irakaskuntzarako eta Ikerketarako Laguntza emateko Ataleko buru izendatzea. Merezimendu-lehiaketa bidez lortu du plantillan 659 zenbakia duen burutza hori.

Bigarrena.–Izendatutako izangaia Giza Baliabideen Zerbitzuan jabetu beharko du burutzaz, izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Hala egin ezean, esleitu dioten burutzan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu, behar bezala egiaztatutako ezinbesteko kausa dagoenean izan ezik.

Hirugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea, eta Liburutegi Zerbitzuko zuzendariari jakinaraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 22an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F1907662